
Eneko Ezkontzak, Ekitaldiak eta Katering
Eneko Atxak ENEKO Ezkontzak, Ekitaldiak eta Katering sortu du, bere sukaldaritzaren onena Azurmendi jatetxearen azpian kokatzen den luxuzko espazioan eskaintzeko. Gainera, katering zerbitzua zure eskura jartzen du.
ENEKO -n ezteiak ospatzeko beharrezko diren espazio guztiak dauzka, hasieratik bukaerara arte: zeremonia ospatzeko mahasti idilikoa, egurrezko egitura ikusgarria duen saloi ireki bat eta dantzarako pista bat, DJarekin. Tratu desberdindua eskaintzen dugu ezkontza bakoitzean, bikote bakoitzari egokitutako detaileekin
Antolatu ekitaldi original bat, kalitatezkoa, 800 pertsonarentzako tokia duen espazio berdingabean. Konbentzioetarako, biltzarretarako, show-cookingetarako, dastatzeetarako, produktuen aurkezpenetarako edo gala-afarietarako leku egokia da. Imajina dezakezuen edozein ekitaldi dago zuen eskura.
Eneko Atxak bere sortzeko ahalmen bikaina erakusten du bere gastronomiaz goza dezazun nahi duzun tokian. Sukaldariak koktel eta oturuntza motako menuak diseinatu ditu ekitaldi eta ezkontza mota ezberdinetara egokitzeko, baita bezero bakoitzaren beharrei erantzuteko.