Azurmendi munduko bigarren jatetxe onena izendatu du “Elite Traveler” aldizkariak

Azurmendi munduko bigarren jatetxe onena izendatu du “Elite Traveler” aldizkariak

Eneko Atxa sukaldariak zuzentzen duen jatetxeak gora egin du munduko 100 jatetxe onenen zerrendan

Bilbo, 2016ko apirilaren 19an.- Eneko Atxa sukaldari euskaldunaren AZURMENDI jatetxea munduko bigarrena izendatu du ELITE TRAVELER aldizkari entzutetsuak, ‘Alinea’ jatetxe estatubatuarraren atzetik. ELITE TRAVELER bizitza estiloaz aritzen den luxuzko argitalpena da, 2013. urtetik Munduko 100 Jatetxe Onenen zerrenda argitaratzen duena. Jasotzen dituzten aldizkariaren irakurleen bozketarekin osatzen dute zerrenda hori. AZURMENDIK postu ugari igo ditu 2014. urtetik, izan ere zazpigarren geratu zen urte horretan. Iaz hirugarren postua jaso zuen eta hori gutxi balitz, Atxa “Chef Gazte Onena” izendatu zuten, eta 2016 honetan munduko bigarren jatetxe onenaren tokia hartu du.

Aurtengoa urte ona izaten ari da Eneko Atxarentzat, izan ere, udan jatetxe berri bat zabalduko du Londresen bost izarreko One Aldwych hotelaren baitan. Horrez gain, AZURMENDIK ondorengo sariak jaso ditu azken urteotan: 2014an Munduko Jatetxe Jasangarriena izendatu zuen ‘Restaurant’ aldizkariak, bere ‘The World’s 50 Best’ zerrendaren baitan, eta 2015ean Europako Jatetxe Onena izendatu zuen OAD gidak –Opinionated About Dining-.

 

Enekok aitortu duenez “benetan zoriontsu sentitzen da, eskertuta eta lanean gogor jarraitzeko are motibatuago, oso sentsazio polita baita gure jatetxea bisitatzen duten bisitariengandik maitatua izatea. Beraiek dira gu izatearen eta existitzearen arrazoia, eta horregatik estimatzen dugu aitorpen hau hainbeste, bezeroak izan direlako eman digutenak, ‘Elite Traveler’ aldizkariaren bitartez. Halaber, aitorpenaren garrantziaz jabetzen gara, beraren oihartzunak hazten jarraitzen laguntzen gaituelako eta jende gehiagok gu ezagutzea”.

 

Jatetxe bat baino gehiago, Azurmendi esperientzia konplexu eta berezi bat da, zeinen oinarriak gastronomia eta jasangarritasuna diren. Bere sukalde izugarriaz gain, lorategi/negutegia ere badu, Euskal Herriko Neiker hazien banku handiena jasotzen duena (400 euskal hazi autoktonoen erreferentzia eta barietate baino gehiago ditu).

Eneko Atxa Azurmendi konplexu gastronomikoan bere sormen gaitasuna garatu eta hedatzeko gai izan da. Bere jatorri kulturala, inguruarekin izan duen harremana, eskaintzen dizkion baliabideak eta euskal sukaldaritza errezeta liburu tradizionala, bere plater bakoitzaren oinarri izan dira eta izango dira. Hori guztia, plazera eskaintzeko asmoz, etengabe hobetzeko, balorea sortu, aberastasuna eta ezagutza elkarbanatzeko nahiarekin; azken finean etengabe eta modu jasangarrian hazteko.

Beraz, zein da honen guztiaren ondorio nabarmenena, Eneko Atxaren sukaldaritza zapore handikoa izatea, nortasuna duena, non indarrek modu orekatuan elkarri eragiten dioten, esperientzia gastronomikoa zentzumenei egindako omenaldi ederrena izan daiten.