Azurmendi munduko lehena Elite Travelerren aburuz

Azurmendi munduko lehena Elite Travelerren aburuz

Elite Traveler 2017 aldizkariko irakurleek Munduko 100 Jatetxe Onenen artean lehen postuan kokatu dute Azurmendi. Gaur arratsaldean argitara eman duten zerrendak Eneko Atxaren 3 izar Michelineko jatetxea munduko onena izendatu du, iazko bigarren postutik lehenengora igoz, eta lau urtez zerrenda-buru izan den Alineari postua kenduz.

Azurmendi, lehenengo posturainoko ibilbidea

2014. urtetik Azurmendi jatetxea zerrendako 7. postuan agertu zenetik, Eneko Atxaren jatetxeak gora besterik ez du egin, aldizkariaren irakurleen aitortza lortzen joan da pixkanaka eta iaz bigarren munduko jatetxe onena izendatu zuten.

Toki bereizgarria da ‘bere etxea’, halaxe definitzen baitu Eneko Atxak Azurmendi, sukaldaritzako ekosistemaren gunea, taupadaka dabilen bihotza. Bihotz berdea. Ingurunearen bizikide izateko jaio zen jatetxea, berau inbaditu gabe, eta World´s 50 Best Restaurants zerrendak Munduko Jatetxe Jasangarriena izendatu zuen (Munduko 50 Jatetxe Onenak).

Nazioartean zabaltzen ari den errekonozimendua

Elite Travelerren irakurleek emandako sari hau Eneko Atxaren sukaldaritzaren nazioartekotze prozesuan iritsi da. Pasa den abuztuan Londresen ENEKO at One Aldwych jatetxearen irekierari ENEKO Tokyo gehituko zaio datorren irailaren 7an. Eta egun gutxi barru, ENEKO berriak bere ateak zabalduko ditu, Azurmendi aurkitzen den gunean bertan kokatuta dago, baina Gorka Izagirre upategiaren eraikinean. 

 

Elite Traveler aldizkariari buruz

Elite Traveler 2013.az geroztik Munduko 100 Jatetxe onenen sailkapena plazaratzen duen luxuzko eta bizimoduari buruzko aldizkaria da.  Aldizkariaren irakurleen bozak kontuan hartuta osatzen da lista hau. Lau urteetan zehar lehen postua Grant Achatz chefaren Alinea jatetxeak lortu du.