Astelehena, 2021eko apirilaren 12a. Donostiako Victoria Eugenia antzokian aurkeztu berri den Repsol Gidaren Eguzki Sarien Galak Eneko Atxari eman dio bere Jasangarritasunaren Eguzkia. Sari hau ematen den lehen aldia da, eta, Gidaliburuaren beraren hitzetan, “Azurmendi jatetxea (3 eguzki Repsol gidan) naturarekiko elkarbizitzaren, inguruko baliabideen aprobetxamenduaren eta artisau-ekoizleekiko elkarlanaren adibide da.”
Hemendik aurrera, Repsol Gidak urtero banatuko du Jasangarritasunaren Eguzkia. Aurten, Espainiako Elikagaiak Sailarekin batera egin da. Ingurumenaren gaineko eragina murrizten laguntzen duten proiektu gastronomikoak nabarmendu nahi dira, hurbileko ekoizleekin batera lan egitea sustatzen eta haien negozio-planteamenduan jasangarritasunaren alde egiten dituztenak. “Jatetxea eraikitzerakoan, ez nuen inbaditu nahi, nik inguruarekin berarekin bizi nahi nuen”, nabarmendu du sukaldariak.
“Ezinbestekoa da ingurumenaren errespetuaren eta energia-eraginkortasunaren aldeko proiektu iraunkorrak aintzat hartzea. Eneko Atxak inguruko baliabideak aprobetxatu eta beste jatetxe batzuek klima-eragina gutxitzeko neurriak hartzeko bidea ireki du” nabarmendu zuen María Ritter Repsol Gidaren zuzendariak ekitaldiaren aurkezpenean.