Ostalaritza Sari Nazionalen hamargarren edizio honetan, hiru izar Michelin dituen Eneko Atxaren Azurmendi jatetxeak sari garrantzitsua jaso du hainbat argitalpen espezializatuetan munduko jatetxe jasangarriena izendatu dutelako.
Bestalde, Michelin izar bat duen Hilario Arbelaitzen Zuberoa jatetxeak ostalaritza empresa onena izendatu dute.
Espainiako Ostalaritza Federazioak, sariak esleitzeko “berrikuntzaren, gizartearekiko arduraren, kulturaren, jasangarritasunaren eta desgaitasuna duten pertsonen aldeko lana egiten duten eta horregatik sektorean eredugarri bilakatu diren establezimenduen, enpresen eta instituzioen lana aintzat hartzen du”.
Gaur bertan argitaratu dute saridunen zerrenda osoa eta azaroaren 30ean Toledon izango da sari-banaketa Gala.