Jatetxe jasangarria
Munduko jatetxe jasangarriena
Azurmendi*** munduko jatetxe jasangarriena da, hala jakinarazi du World’s 50 Best Restaurants 2018. Garapen jasangarriaren printzipioak barneratzeko egiten ari garen esfortzua saritua izan da. 2014an %84ko puntuazioa izan genuen sari horretan, 2018an %92,33koa. Informazio gehiagorako hona jo: “Sustainable restaurant award 2018”.
Azurmendi***
Larrabetzun, tokiko mahastiz landatutako muino baten mendi-hegalean kokatuta dago Azurmendi***, eta aparteko eraikin bioklimatikoa da.
Horrez gain, naturan integratzen den eraikin honetan garapen jasangarria sustatzen da eta gastronomia jaso dugun herentzia eta ondorengoen eskubide gisa lantzen da.
Azurmendi jasangarria
Ezagutu jatetxearen konprezua jasangarritasunarekin, diseinutik hasi eta jardunera.
Teknologia aurreratuenarekin egin dugu lan, eraikina eta bertako jarduna jasangarriak izan daitezen
Euri-ura berrerabili egiten dugu baratzerako, egutegietarako, komunetarako…
Eguzki-argia erabiltzen dugu argi artifizialaren kontsumoa gutxiagotzeko
Tenperatura eta aireztatzea kontrolatzen ditugu, aklimatazio-beharra gutxiagotzeko
Energia berriztagarriak ekoizten ditugu, jatetxeko beharretako batzuei erantzuteko
Sukaldean erabiltzen ditugun barazki eta espezietako batzuk gure egutegian bertan ekoizten ditugu eta 800 zuhaitz baino gehiago landatu ditugu CO2 emisioak murrizteko
Hargune elektrikoak dauzkagu ibilgailu elektrikoak kargatzeko