Eneko Atxa sukaldariaren hiru izar Michelineko jatetxea Europako bigarren onena agertu da Opinionated About Dining-ek urtero argitaratzen duen zerrendan.
Azurmendi 2014. urtean sartu zen lehen aldiaz Europako 100 jatetxe onenen zerrenda honetan, sarrera berrien artean postu gorenena lortuz, hemeretzigarrena.
Ezinezko jauzia zirudien arren, 2015. urtean lehen postua lortu zuen eta aurten Alain Passard-en L’Arpège jatetxe frantziarrak bakarrik aurre hartu dio.
Eneko Atxa emozionatuta eta oso pozik agertu da berria jakin ostean, baina batik bat lanean gogor jarraitzeko gogo handiagoak dituela aitortu du.